XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) eta gero estomago-zuloan sartu zidan ezkerreko eskuturra.

Badakizu zer pentsatu nuen?

Tipoa nazkatu egin zela diruarekin nahi zuen guztia lortzen eta benetan kostatako zerbait lortu nahi zuela, bere eskuz saiatutako zerbait lortu nahi, baina ni ez nengoen prest haren plazerra nire minarekin ordaintzeko...

Bai, atea ireki nuen, zapata bat erori zitzaidan baina korrikari eraso nion, berak ere bai, nire atzetik, lurrera bota ninduen, burua ostikatu eta bizkarrean kotxera garraiatu ninduen.

Bildotsa nintzen, eta sakrifizioa hastera zihoan.

Odola sentitzen nuen ahoan.

Sabelean halako hutsune bat.

Hankak dardaraz.

Ongi da, aitortu nion, nahi duzuna egingo dugu.

Ez, oihukatu zuen luze, hik nahi ez dunana egingo dun, mina badaukan ere plazerra hartuko dun, plazerra emango dinat.

Kotxea arrankatu eta gora hartu zuen, Gobernu Militarra dagoen aldera, hor bada fabrika zahar itxi bat, bai noski, hor aurkitu duzue gizona.

Kotxea gelditu orduko ihes egiten saiatu nintzen berriro, (...)